Itxi

Reala

ATARIKOA - EUROPA LIGA

Reala, bere lehenengo "final" europarraren aurrean

EITB.EUS

Talde txuri-urdinak galtzen badu, hirugarrenen baitan geratuko litzateke bere etorkizuna eta zailagoa izango litzateke final-hamaiseirenetara pasatzea.

  • Silva eta Oyarzabal, Celtaren aurkako partidan

    Silva eta Oyarzabal, Celtaren aurkako partidan.

Realak AZ Alkmaar talde holandarra hartuko du Anoetan, bere multzoaren liderra Europa Ligan. Partida Euskadi Irratian jarraitu ahalko da zuzenean. Norgehiagokari lehenengo "final" bat balitz bezala aurre egingo dio, izan ere, galduko balu, hirugarrenen baitan geratuko litzateke bere etorkizuna eta zailagoa izango litzateke final-hamaiseirenetara pasatzea.

Imanol Alguacilen jokalariek, ordea, ez dute aukera honetan pentsatzen, emaitza bikainak lortzen ari dira, LaLigako azken 4 partidatan 14 gol sartu dituzte eta hainbat jokalarik euren momentu onenean daude.

Horietako bat Cristian Portuges "Portu" da, goleatzailea eta asistentziak ematen trebea. Halaber, Mikel Oyarzabal eta David Silva denboraldiaren hasiera honetan inoiz baino gehio nabarmentzen ari dira. Alguacilek aurkera mordoak ditu deialdirako, Luca Sangalli baita baztertuta gelditzen den bakarra.

Klub holandarrak Bruno Martinsen baja garrantzitsua du; pasa den igandean defentsa nederlandarraren oinarria lesionatu zen. Ordezkatzeko, Arne Slot entrenatzailearen hautagai nagusiak Timo Letschert eta Maxim Gullit dira.

Erasoan, defentsa donostiarra 19 urteko Myron Boadu aurrelariarekin adi egon beharko da, baita 21 urteko Calving Stengs hegaleko eskuinarekin ere. Biak  Herbehereetako selekzioan estreinatu dira.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Remiro; Gorosabel, Le Normand, Aritz, Monreal; Guevara, Merino, Silva, Portu; Oyarzabal, Isak o Willian Jose.

AZ Alkmaar: Bizot; Wijndal, Letschert, Hatzidiakos, Svensson; Koopmeiners, De Wit, Midtsjo; Karlsson, Boadu, Stengs.

Epailea: John Beaton (Eskozia).

Futbol-zelaia: Reale Arena.

Ordua: 18:55.