Itxi

Reala

9. jardunaldia

Realak garaipena lortu du koronabirusak ahulduta jokatu duen Granadaren aurka (2-0)

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek LaLigako lider izaten jarraitzen dute Monrealek eta Oyarzabalek egindako golei esker. Andaluziarrek penalti bat huts egin dute luzapenean.

0
Real Sociedad – Granada partidako laburpena eta gol guztiak

Realak partida lasai izan du Granadaren aurka, andaluziarrek koronabirusak ahulduta jokatutako neurketa.

Donostiarrek lehen zati ona jokatu dute eta gol egiteko aukera asko sortu dituzte, baina, azkenean, birritan bakarrik zulatu dute Angel Granadako atezain debutariaren atea. Lehen gola Nacho Monrealek egin du Aritzek areara egindako pasea aprobetxatuta.

Imanolen taldea bikain aritu da minutu horietan eta Granadak nahikoa izan du defensa lana ondo egitearekin. Bigarren gola penalti baten ondorioz iritsi da. Mikel Oyarzabalek maisuki jaurti du zigorra eta gola egin du.

Bigarren zatian gipuzkoarrek erritmoa jaitsi dute, baina bigarren penalti bat adierazi du epaileak txuri-urdinen alde eta hirugarrena egiteko aukera bikaina izan dute. Hala ere, Willian Josek ez du ondo jaurti eta Angelek baloia urruntzea lortu du.

Azken minutuetan, epaileak txartel gorria atera dio Le Normandi, azken defentsa izanda egindakon faltagatik.

Luzapenean, epaileak beste penalti bat adierazi du, baina Granadaren alde. Machisek markagailuko aldea murrizteko aukera izan du baina Remirok jaurtiketa asmatu dio. Azkenean, 2 eta 1 Realaren alde.

Granadak arauditik kanpoko hamaikakoarekin amaitu du partida, aldaketak egin ostean zelaian zeuden 11 jokalarietatik lau bakarrik zeukatelako kontratu profesionala. Hala ere, klubak nahita hartu du hori egiteko erabakia, aldatutako hiru jokalarien egoera fisikoa babestu nahi izan duelako.

Fitxa teknikoa

2 - Reala: Remiro; Zaldua (Zubeldia, 61. min), Aritz, Le Normand, Monreal (Aihen, 78. min); Zubimendi, Merino (Guridi, 46. min), Silva; Oyarzabal (Merquelanz, 61. min), Januzaj (Portu, 62. min) eta Willian José.

0 - Granada: Ángel; Kenedy (Robi, 46. min), Pepe, Ruiz (Brunet, 67. min), Barcia; Eteki, Machís, Nehuén; Suárez, Molina (Bravo, 76. min) eta Soldado (Plomer, 46. min).

Golak: 1-0, 22. min: Monreal. 2-0, 26. min: Oyarzabal, penaltiz.