Itxi

Reala

Puntu bakarra 18 posibleetatik

Realaren bolada txarrak alarma piztu du Donostian

A.B.

Erredakzioa

Txuri-urdinek sei jardunaldi daramatzate garaipenik lortu gabe eta jaitsiera postuetan dagoen Racingekin berdinduta daude.

  • Philip Montanier, Realeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Realak oso ondo ekin zion denboraldiari, baina azken asteotan egoerak txarrera egin du eta alarmak piztu dira Donostian.

Txuri-urdinek denboraldia Sportingi 1-2 irabaziz eta Bartzelonaren aurka etxean 2-2 berdinduz hasi zuten. Ondoren Sevillaren aurka 1-0 galdu zuten Sanchez Pizjuanen, baina itxura ona emanez eta laugarren partidan Anoetan 1-0 irabazi zioten Granadari. Hamabi puntu posibletik zazpi puntu eskuratu zituen Realak joko ona eta gol aukera asko sortuz partida guztietan.

Zaleak pozarren zeuden taldearekin eta Montanier entrenatzaile berriarekin, baina azken asteotan egoerak txarrera egin du eta Reala sailkapeneko azken postuetan da. Sei partida daramatzate garaipenik lortu gabe eta azken hamazortzi puntuetaik bakarra eskuratu dute gipuzkoarrek. Mallorcaren aurka (2-1), Athleticen aurka (1-2) eta Zaragozaren aurka (2-0) galdu egin zuten. Hiru porroten ondoren etxean partida kaskarra jokatuta Getaferen aurka berdindu zuen 0-0. Gauzak ez zihoazen onera eta azken bi jardunaldietan taldearen beherakada baieztatu da Levanteren (3-2) eta Real Madrilen (0-1) aurkako partidak galduta.

Reala, BBVA Ligako sailkapeneko seigarren postuan dago 8 punturekin eta jaitsiera postuetan dagoen Racingekin puntuetara berdinduta dago.

Urte amaierara arte Realari geratzen zaizkion partidak:

Azaroaren 6an (18:00etan): Rayo Vallecano-Real Sociedad

Azaroaren 20an (12:00etan): Real Sociedad-Espanyol

Azaraoaren 26-27an: Betis-Real Sociedad

Abenduaren 3-4an: Real Sociedad-Malaga

Abenduaren 10-11n: Villareal-Real Sociedad

Abenduaren 17-18an: Racing-Real Sociedad