Itxi

Reala

Europa Liga

Napoli-Reala, azken abagunea

eitb.eus

Silva eta Oyarzabal gabe egingo dio aurre talde txuri-urdinak gaurko partida garrantzitsuari. Euskadi Irratian jarraitu partida 18:55etatik.

1:13
El Estadio Diego Armando Maradona dictará sentencia

Realak Europa Ligako seigarren jardunaldiko partida jokatuko du gaur Napoliren kontra Diego Armando Maradona futbol-zelaian arratsaldeko 18:55ean.

Oraindik sei talde falta dira sailkapena erdiesteko eta final-hamaseirenetarako txartela lortzeko. Horietako bi leku F Multzokoak dira, bertan Realak, Napolik eta AZ Alkmaarrek izango dute jokoan sailkapena lortzeko aukera.

Talde txuri-urdinak Italian irabazi behar du ala AZ Alkmaarrek Rijekaren aurka egiten duen emaitza bera egin hurrengo kanporaketarako sailkatzeko.

Helburu hori lortzeko ez dira bi jokalari oso garrantzitsu berdegunean izango, David Silva eta Mikel Oyarzabal; ez dira guztiz sendatu eta Donostian geratu ziren.

Imanol Alguacilek Santander Ligan Alavesen aurka erabilitako hamaikakoarekin alderatuta aldaketa asko egingo ditu, beraz, hasieratik egon daitezke Robin Le Normand, Nacho Monreal, Martin Zubimendi, Ander Barrenetxea eta Adnan Januzaj. Guztiz sendatuta dagoen Aritz Elustondo ere hamaikakora bueltatzeko aukera du.

Napoliri dagokionez Gennaro Gattuso entrenatzaileak ohore bat dela Diego Armando Maradona futbol-zelaiaren estreinaldian taldea zuzentzea esan du. Italiako taldeak Serie A Ligako azken neurketan 4-0 irabazi zion Crotoneri Lorenzo Insigne, Hirving Lozano, Diego Demme eta Andrea Petagna jokalarien golekin, beraz, sasoiko helduko da.

Gaurko neurketan Dries Mertens izango da aurrelaria eta ondoan Insigne, Piotr Zielinski eta Matteo Politano izango ditu. Fabian Ruiz espainola ere hasieratik jokatzea espero da.

Ustezko hamaikakoak

Napoli: Ospina; Di Lorenzo, Maksimovic, Koulibaly, Mario Rui; Bakayoko, Fabián; Politano, Zielinski, Insigne; eta Mertens

Reala: Remiro; Gorosabel, Aritz, Zubeldia, Monreal; Zubimendi, Merino, Januzaj; Barrenetxea, Portu; eta Isak

Epailea: Orel Grinfeld (Israel)

Futbol-zelaia: Diego Armando Maradona

Ordua: 18.55