Itxi

Reala

3-2

Reala galtzaile, El-Nesyriren hiru gol eta hasiera zoroa izan dituen partidan

L.E.A. | EITB MEDIA

Donostiarrak esku hutsik itzuliko dira Sevillatik, defentsan egindako hutsen ondorioz.

0
Sevilla – Reala

Youssef En-Nesyri marokoarraren hiru golek garaipena eman diote Sevillari Sanchez Pizjuanen Realaren aurka jokatutako partidan (3-2). Partidak erritmo bizia izan du eta argi geratu da aurrez aurre sailkpaneko lehen postuetan egoteko helburua duten bi talde izan direla. Hala ere, biek huts nabarmenak egin dituzte defentsan.

LaLigako 18. jardunaldiko norgehiagokak hasiera zoroa izan du, lehen zazpi minutuetan hiru gol izan dira, eta lehen zatia bina amaitu da. Laugarren gola ere oso azkar egin dute, lehen ordu laurdena bete aurretik.

Laugarren minutua betetzear zela, En-Nesyrik gola egin du Fernando Regesen pasea aprobetxatuta. Minutu bat geroago, Diego Carlosek banakoa egin du, nahi gabe, aldaratze bat egiten saiatu eta baloia bere atean sartu ostean. Bi minutu geroago, En-Nesyrik jokaldi pertsonal bikaina egin eta denboraldiko bere hamaikagarren gola egin du (zazpi LaLigan eta lau Txapeldunen Ligan).

Pozak ez die andaluziarrei luze iraun, 13. minutuan Realak binakoa egin duelako, Alex Isakek sartutako golari esker. Atsedenaldia amaitu eta berehala, En –Nesyrik bere taldearen hirugarrena egin du, Lucas Ocamposek hasitako jokaldian.

Fitxa teknikoa:

3 - Sevilla: Bono; Jesús Navas (Aleix Vidal, 69. min), Koundé, Diego Carlos, Acuña; Fernando, Joan Jordán; Suso (Munir, 84. min), Rakitic (Óscar Rodríguez, 84. min), Ocampos (Franco Vázquez, 89. min); eta En-Nesyri (De Jong, 89. min).

2 - Reala: Remiro; Gorosabel, Zubeldia, Sagnan (Le Normand, 46. min), Aihen Muñoz; Zubimendi, Guridi (Barrenetxea, 56. min), Merino; Portu (Januzaj, 78. min), Oyarzabal (Roberto López, 78. min) eta Isak.

Golak: 1-0, 04. min: En-Nesyri. 1-1, 05. min: Diego Carlos, bere atean. 2-1, 07. min: En-Nesyri. 2-2, M.13: Isak. 3-2, 46. min: En-Nesyri.