Reala
Cadamuro, zuntz-urradura
Illarramendik meniskoa hautsi eta ez du hurrengo asteetan jokatuko
ERREDAKZIOA
Erdilariak ezker belauneko meniskoa hautsi du eta datorren jardunaldietan ezin izango du jokatu. Camadurok, bestalde, zuntz-urradura dauka.
-
Asier Illarramendi. Foto: EITB.
Realeko jokalari gazteak Espanyolen aurkako norgehiagokan lesionatu eta atsedenaldiaren ostean aldaketa eskatu behar izan zuen. Errealzaleek ez zuten aldaketa ulertu, Montanierrek eskatutakoa zelakoan.
Asier Illarramendik zenbait lesio pairatu ditu azken hilabeteetan. Zuntz-urradura izan zuen 21 urtez azpiko selekzioarekin deituta zegoenean eta ondoren belaunean hartu zuen min.
Jokalaria sendatua zegoela uste zuenean, berriro ere min hartu du, oraingoan ezker belauneko meniskoan. Lesio garrantzitsua da taldearentzat, jokalariaren menpekotasun handia baitu Realak.
Baina ez da min hartu duen jokalari bakarra. Liassine Cadamuro frantziarrak bat graduko zuntz-urradura du izterrean.