Reala
Igandea 16:00etan
Reala-Malaga: Arriskutik ateratzeko, etxean bigarren garaipenaren bila
ERREDAKZIOA
Realak Malagaren aurka denboraldiko bigarren garaipena erdietsi gura du Anoetan, joan den jardunaldiko hiru puntuak balioztatu eta beheko postuetatik alde egiteko.
Donostiarrek beheko postuetatik ateratzea lortu zuten joan den astean Betisen aurkako neurketan Iñigo Martinezek azken minutuan sartu zuen gol ikusgarriarekin. Philippe Montanier, entrenatzaile postuan jarraitzea lortu zuen, baina bere egoera oraindik zaila da.
Orain arte, talde txuri-urdinaren zenbakiak kaskarrak dira etxean. Granada solik hartu duten mendean Anoetan eta Bartzelonaren aurka ezusteko puntua eskuratu zuten. Getafe eta Espanyolen kontra ere berdinketa lortu zuten eta Real Madril eta Athleticen aurkako euskal derbian porrota.
Norgehiagoka honetara, Realak zenbait baja izango ditu. Asier Illarramendik eta Xabier Prietok ez dute jokatuko min hartuta baitaude eta defentsan eskuin hegaleko bat bilatu beharko du entrenatzaileak, Alberto de la Bellak seguenik ez baitu jokatuko.
Montanierrek Sevillaren aurka ateratako hamaikakoa errepikatu beharko du Malagaren aurka. Hala ere, ez dago ezer erabakita, entrenatzaile frantziarrak azken momentura arte ez duelako ezer erabakita. Montanierrek aurkariaren araberako hamaikakoak egiten ditu eta deialdiak neurketa batetik bestera aldatzen ditu.