Publizitatea
Itxi

2021/03/14

18:40

Reala

Granadan

Realak Granadan galdu du eta agur esan dio zazpi partidako bolada onari

EITB MEDIA

Germanek bigarren zatiaren hasieran egindako golak garaipena eman die andaluziarrei.

0
Granada – Reala
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Granadak Europan duen bolada onari jarraipena eman dio eta bigarren partida karraian irabazi du Reala 1 eta 0 gaindituta, Nuevo Los Cármenes zelaian. Donostiarrek zazpi patida zeramatzaten porrotik jaso gabe, baina gaurkoan eskuak hutsik itzuliko dira Donostiara.

German Sanchez jokalariak egin du neurketako gol bakarra bigarren zatiaren hasieran, nahi gabe Victor Diazek egindako jaurtiketa desbideratzean. Gol hori nahikoa izan dute andaluziarrek hiru puntuak poltsikoratzeko eta Europan sartzeko postuetako lehian jarraitzeko. Reala, berriz, ez da ondo aritu erasoan eta David Silvaren falta asko nabaritu du. Kanarietako joalaria lehen ordu erdia betetzear zela zelaitik atera behar izan du, min hartuta.

Txuri-urdinak banakoa lortzen saiatu dira, eta zenbait aukera izan dituzte; Bautistak buruz eta Oyarzabalek zuzenean jaurtitako  falta baten bidez. Robert Kennedy ere etxekoen bigarrena egiteko aukera izan du, baina Remirok erantzun ona eman dio.

Azken minutuetan, Reala gora joan da eta Granada bere zelaian sartu du, baina ez du arrisku handirik sortu.

Fitxa teknikoa

1 - Granada: Rui Silva; Foulquier (Víctor Díaz, 48. min), Domingos Duarte, Germán, Quini; Yan Eteki (Montoro, 67. min), Yangel Herrera, Domingos Quina (Gonalons, 53. min); Kenedy, Fede Vico (Antonio Puertas, 53. min), Soldado (Jorge Molina, 67. min).

0 - Reala: Remiro; Gorosabel (Barrenetxea, 78. min), Zubeldia, Le Normand, Aihen Muñoz; Illarra (Guevara, 78. min), Mikel Merino, David Silva (Guridi, 28. min); Januzaj (Portu, 63. min), Oyarzabal, Isak (Bautista, 63. min).

Gola: 1-0, 52. min: Germán.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena