Itxi

Reala

Madrigalen

Elustondo hasierako hamaikakoan egon daiteke Vila-realen

Erredakzioa

Erdilariaren jokoa oso garrantzitsua izan da taldea sailkapeneko zulotik ateratzeko eta Vila-realen aurka hasierako hamaikakoan egon daiteke.

  • Gorka Elustondo eta Francisco Roman baloiaren atzetik. Argazkia: EFE.

    Gorka Elustondo eta Francisco Roman baloiaren atzetik. Argazkia: EFE.

Denboraldi hasieran Elustondok ez du Montanierren konfiantza izan, gainera, lesioek ez diote jarraikortasunerako aukera eman. Hala ere, hasierako hamaikakoan egon den bi neurketetan, taldeak sei putuan erdietsi ditu eta jaitsiera postuetatik aldendu da.

Bi garaipenek moral indarra eman diete jokalariei. Elustondoren ustez taldeak 'sentsazio onak berreskuratu ditu' azken bolada honetan.

Jokalariak ez dio garrantziarik eman garaipenak neurketako azken minutuetan lortu izanari. Bere ustez, 'puntuak berdin balio dute eta morala hartzeko paregabeak dira'.

Elustondo hasierako hamaikakoan errepikatu dezake zelain erdian, Aranburu eta David Zurutuzarekin batera. Hala ere, Montanierrek hartuko du azken erabakia eta berak esango du nortzuk zelairatuko dituen Madrigalen Vila-realen aurka.

Alberto de la Bellak eta Camadurok giharretako lesioak gainditu dituzte eta jokatzeko prest daude. Beraz, entrenatzaileak jokalari gehiagoren artean erabaki beharko du hasierako hamaikakoa.