Reala
Igandean 16:00etan
Vila-real-Reala: Donostiarrek gehiago nahi dute
ERREDAKZIOA
Vila-realek Realaren bolada ona eten gura du, berea hasteko.
Hiru puntuak ezinbestez lortu behar dituzte bi taldeek sailkapeneko zulotik ateratzeko. Reala irabaztera ohitu da, Betis eta Malaga menderatu ostean.
Montanierrek hamaikakoa errepika dezake hirugarren astez, eta horrek Xabi Prieto aulkian lagako luke, zaleek ondo ulertu ez arren.
Vila-Realek, Europako bidaia bukatuta, etxeko ligan jarrito ditu indar guztiak. Min hartutako jokalariak sendatzen hasi dira, bi hilabetez hainbat lesionatu izan ostean, horien artean zortzi titular. Vila-realek ez du punturik eskuratu azken bi jardunalditan eta horren ondorioz sailkapeneko arrisku postuetan dago.
Ustezko hamaikakoa
Vila-real: Diego López; Ángel, Gonzalo, Zapata, Joan Oriol; Bruno, Senna, Borja Valero, Cani; Marco Ruben eta Nilmar.
Reala: Bravo; Carlos Martínez, Íñigo Martínez, Mikel González, Estrada; Elustondo, Aranburu, Zurutuza, Griezmann; Carlos Vela eta Agirretxe.
Epailea: Undiano Mallenco (Nafarroa).
Zelaia: El Madrigal.
Ordua: 16.00.