Itxi

Reala

28. JARDUNALDIA

Realak gol-zaparrada jaso du Bartzelonaren aurka (1-6)

A. A. | EITB MEDIA

Partida hasieran txuri-urdinek aukerak izan dituzten arren, 0-2 joan dira galtzen atsedenaldira, eta bigarren zatian une katalanak baino askoz gutziago izan dira.

0
Real Sociedad – Bartzelona partidako laburpena eta gol guztiak

Bartzelonak indartsu jarraitzen du, eta igande honetan 1-6 jipoitu du Reala, Ligako bosgarren sailkatuarengandik espero den oposiziorik apenas erakutsi duena.

Etxekoek, dena den, ez diote gaizki ekin lehiari, nahiz eta hutsune asko zituzten, besteak beste, Silva, Guridi eta Monreal. Gainera, azken orduan, Aihen Muñozek ere min hartu du, eta, ondorioz, Imanol Alguacil entrenatzaileak Merquelanz kokatu behar izan du atzeko ezker hegaleko gisa.

Hala ere, minutuek aurrera egin ahala, neurketa Bartzelonaren aldeko joera hartu du, eta lehen zatia era emankorrean amaitu da katalanentzat, atsedenaldira 0-2ko emaitzarekin joan baitira, Antoine Griezmannen eta Desten golei esker.

Aldageletatik bueltan, Bartzelona erauntsi bat izan da epel antzean jardun duen Realarentzat. Hala, Dest estatubatuarrak beste gol bat sartu du, eta, ondoren, Messik bi egin ditu eta Dembelek beste bat.

Fitxa teknikoa:

1 - Real Sociedad: Remiro; Gorosabel (Barrenetxea, 61. min), Le Normand, Zubeldia (Sagnan, 83. min), Merquelanz;  Guevara, Zubimendi (Carlos Fernández, 73. min), Merino;  Portu (Januzaj, 61. min), Oyarzabal eta Isak (Bautista, 83. min).

6 - Bartzelona: Ter Stegen; Mingueza, De Jong, Lenglet; Dest (Puig, 84. min), Pedri (Llaix Moriba 67. min), Busquets (Araujo, 67. min), Alba; Messi, Griezmann (Trincao, 84. min) eta Dembelé (Braithwaite 80. min).

Golak: 0-1, 37. min: Griezmann. 0-2, 44. min: Dest. 0-3, 53. min: Dest. 0-4, 56. min: Messi. 0-5, 71. min: Dembelé. 1-5, 77. min: Barrenetxea. 1-6, 88. min: Messi.

Epailea: Munuera Montero. Txartel horiak: Zubimendi, Carlos Fernández, Zubeldia (Reala); Busquet eta Braithwaite (Bartzelona).