Reala
Bolada ona
Griezmann eta Ifrán urtearen amaieran berpiztu dira
Erredakzioa
Realak bost partida daramatza galdu gabe eta 11 gol lortu ditu azken lau norgehiagoketan, batez ere, bi jokalari hauei esker.
-
Donostiko taldea. Argazkia: EFE
Azken partidetako arrakasta Antoine Griezmanni eta Diego Ifrani esker izan da, gehienbat; izan ere, denboraldiko unerik onenean daude. Izan ere, Uruguaiko jokalariak hasieran ez zuen aukera askorik izan, baina azken hiru norgehiagoketan bi gol sartu ditu.
Egoera lasai honetan sartuta, urtea amaitu baino lehen, Donostiako taldea Racingen aurka arituko da asteburu honetan, eta hurrengo astean Granadaren kontra jokatuko du, Errege Kopako itzulerako partidan.