Reala
Final-zortzirenak
Reala-Mallorca: Anoeta, Kopaz gozatu nahi
Erredakzioa
Realak asteazken honetan jokatzen du joaneko partida Mallorcaren aurka 20:00etan. Helburua itzulerako partidarako emaitza on bat lortzea da.
-
Mariga Reala-Mallorca partida baten. Argazkia: EFE
Realak Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketako joaneko partida jokatu du Anoetan asteazken honetan (20:00etan) Mallorcaren aurka. Anoetak 12 azken 12 urteotan lehen aldiz biziko ditu txapelketa honetako final-zortzirenak.
Carlos Martinez eta Asier Illarramendi baja dira partida honetarako eta azken unera arte ez dakigu Philippe Montanier entrenatzaileak ohiko jokalariak edo ez ohikoak sartuko dituen hasierako hamaikakoan. Aurrealderako ere zalantza bat dauka frantziarrak; Joseba Llorentek edo Imanol Agirretxek jokatu duen hasierako hamaikakoan.
Bestalde, Mallorca neguko merkatuan egin duen Marvin Ogunjimi jokalaria gabe iritsiko da Donostiara.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Zubikarai; Estrada, Demidov, Iñigo Martinez, De la Bella; Aranburu, Mariga, Griezmann, Xabi Prieto, Zurutuza; Llorente.
R. Mallorca: Calatayud; Zuiverloon, Marti Crespi, Ramis, Caceres; Tissone, Tejera, Nsue, Alvaro; Alfaro, Hemed.
Zelaia: Anoeta (20:00etan).
Epailea: Paradas Romero (Andaluzia).