Itxi

Reala

Kopa (final-zortzirenak)

Mallorca-Reala: Txuri-urdinak, faboritoak

Erredakzioa

Partida, minutuz minutu jarrai ezazu. Joanekoan 2-0 irabazi zuten arren, Montanier ez da fio. "Mallorcak dena emango du, beraz defentsan sendo jokatu beharko dugu eta erasoan ondo definitu".

  • Reala-Mallorca (joanekoa). Argazkia: EFE

    Reala-Mallorca (joanekoa). Argazkia: EFE

Realak etxetik kanpo jokatuko du Errege Kopako final-zortzirenetako itzuliko partida, Mallorcaren aurka. Kanporaketa ez gainditzea "etsipena" izango litzateke, Philippe Montanier txuri-urdinen entrenatzailearen ustez. Helburua "partida ona" egitea dela adierazi du. Joaneko neurketan 2-0 irabazi zuten Anoetan txuri-urdinek.

"Txapelketa garrantzitsua da, zaleei poz bat emateko aukera ona da eta baita titulu bat irabazteko ere. Txapelketa polita egiten saiatuko gara. Aurrera ez egitea etsipen handia izango litzateke. Taldeak partida ona egin nahi du", adierazi du.

Markagailua 2-0ekoa den arren Montanier ez da fio, aurkariak kanporaketari buelta emateko asmoz "dena" emango duelako. "Guztiek badakigu Mallorca gogotsu zelairatu dela, beraz defentsan sendo jokatu beharko dugu eta erasoan ondo definitu", gaineratu du.

Ustezko hamaikakoak:

Mallorca: Aouate; Cendros, Chico, Ramis, Bigas; Pereira, Tissone, Pina, Nsue; Alfaro eta Hemed.

Reala: Zubikarai; Estrada, Iñigo Martinez, Demidov, De la Bella; Elustondo, Mariga, Griezmann, Xabi Prieto, Vela; Ifran.

Epailea: Ayza Gamez
Futbol-zelaia: Iberostar  (20.00etan).