Itxi

Reala

6-1 galdu dute Mallorcarekin

Montanierrek ateak itxita entrenatzea erabaki du Kopako porrotagatik

Erredakzioa

Talde txuri-urdineko jokalariek aitortu zuten lotsagarria izan zela Mallorcaren aurka erakutsi zuten jarrera eta 6-1 gadu ostean entrenatzaileak adierazi zuen ez zutela jarrera profesionala izan.

00:55
Aranburuk eta Xabi Prietok azalpenak eman nahi izan dituzte

Realak 6-1 galdu zuen Mallorcaren aurka asteartean Errege Kopako final-zortzirenetako itzulerako partida. Dena alde zuten txuri-urdinek; etxean 2-0 irabazi zuten, Son Moixen 0-1 irabazten hasi ziren, baina ondoren erlaxatu eta Mallorcak jipoitu egin zuen.

Partida bukaeran Ifranek aitortu zuen egin zutena lotsagarria izan zela eta Philippe Montanierrek esan zuen bere jokalariek ez zutela jarrera profesionala eduki. Honek guztiak, zalantzak piztu ditu klubean eta zaleen artean.

Realak larunbatean partida oso zaila du Valentziaren aurka. Kopakoa ikusita Montanierrek neurriak hartu ditu eta asteazken honetan Realak ateak itxita burutuko du entrenamendua. Kopako partida ahaztea da helburu nagusia orain eta Valentzian zentzu guztiak jartzea, bestela ezinezkoa izango baita behar den moduan ekitea Velntziaren kontra jokatu beharreko partidari.