Itxi

Reala

FITXAKETAK

Realak Diego Rico atzelaria fitxatu du

EITB MEDIA

Ezker hegalekoak 2022/2023 denboraldira arteko kontratua sinatu du talde txuri-urdinarekin.

  • Diego Rico txuri-urdin da. Argazkia: @RealSociedadEUS

    Diego Rico txuri-urdin da. Argazkia: @RealSociedadEUS

Realak Diego Rico ezker hegaleko atzelaria fitxatu du, 2022/2023 denboraldira arte.

Ingalaterrako Bournemouth taldetik iritsiko da Donostiara, bertan hiru urte eman ostean. Aurretik, Leganesen aritu zen, eta bertatik egin zuen jauzi britainiar uharteetara.

Txuri-urdin gisa egindako lehen adierazpenetan, "familia handi honekin" bat egiteagatik "harro" sentitzen dela esan du atzelariak.