Reala
BBVA Liga
Ifranen aukera nagusia, Bartzelonaren kontrako partida
Erredakzioa
Baliteke Uruguaiko jokalaria Camp Noun titularra izatea, Realak bajak izango ditu eta.
-
Diego Ifrán joan den urteko Sportingen aurkako partidan. Argazkia: EFE
Reala asteburu honetan joango da Camp Noura, Bartzelonaren kontra jokatzeko. Taldeak hainbat baja izango ditu eta baliteke Diego Ifranek Imanol Agirretxeren postua hartzea, azken horrek ezingo baitu jokatu.
Uruguaiko aurrelariak Joseba Llorentek baino protagonismo handiagoa hartu du, partidetako azken minutuetan erabakigarria izan baita. Hori dela eta, entrenatzaileak bera aukeratzea espero da.
Bestalde, Elustondo eta Zurutuza ez dira jokatzeko moduan egongo, eta baliteke haien postuak Bergarak eta Pardok hartzea. Aipatutako hiru baja horiez gain, Vadim Demidov, Alberto de la Bella eta Xabi Prieto minduta daude eta oraindik ez dakite jokatzeko moduan egongo ote diren.