Reala
Astelehenean, 21:00etan
Michelen debuta zapuztu nahi du Realak
Erredakzioa
Anoetako partida jokatzeko Diego Ifran eta Antoine Griezmann deialdian sartu ahal izan ditu azkenean Philippe Montanierrek. Biak azken ordura arte zalantza izan dira Nou Campen min hartu zutelako.
-
Artxiboko irudia: EFE
Jose Miguel Gonzalez 'Michel' Sevillako entrenatzaile berriaren debuta zapuzten saiatuko da Reala. Donostiarrek puntu premia dute eta Sevillak garaipena lortu nahi du zazpi jardunaldi irabazi gabe eman ostean.
Sailkapeneko zuloa gertu dute donostiarrek nahiz eta azken bi hilabeteetan emaitza onak pilatu. Horrela, Sevillaren aurka galduz gero gipuzkoarrak jaitsiera postuetan erori daitezke. Andaluziako taldea bolada txarrean helduko da Anoetara.
Anoetako partida jokatzeko Diego Ifran eta Antoine Griezmann deialdian sartu ahal izan ditu azkenean Philippe Montanierrek. Biak azken ordura arte zalantza izan dira Nou Campen min hartu zutelako. Gutxienez, frantziarra hasierako hamaikakoan izango dela ematen du.
Era berean, Gorka Elustondo euskarriak hasierako hamaikakora itzultzeko aukerak ditu. Bolada ona izan zuen erdilariak lesionatu zen arte. Gainera, jokalari talismana dela diote Donostian, izan ere, hamaikakoan sartu zenean Realaren boladarik onena etorri zen.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Cadamuro; Elustondo, Aranburu, Pardo edo Bergara, Griezmann, Xabi Prieto; eta Agirretxe.
Sevilla: Javi Varas; Coke, Fazio, Alexis, Fernando Navarro; Jesus Navas, Trochowski, Rakitic, Reyes, Manu del Moral eta Negredo.
Epailea: Iglesias Villanueva (Galiziako Batzordea).
Estadioa: Anoeta
Ordua: 21:00etan.