Itxi

Reala

Santander Ligan

Reala sasoian PSVri aurre egiteko, baina Barrenetxea lesionatu da

EITB MEDIA

Talde txuri-urdinak bolada ezin hobean ekingo dio ostegunean Europa Ligari (21:00) hiru garaipen kateatu baititu Ligan, golik jaso gabe gainera.

  • Remiro, Realeko atezaina. Argazkia: EFE

    Remiro, Realeko atezaina. Argazkia: EFE

Realak azken partidetan defentsan erakutsi duen sendotasunari esker Europarako postuetara heldu da. Talde txuri-urdinak hiru partida darama golik jaso gabe, duela bi urte eta erdi gertatzen ez dena, eta, hartara, sasoi ezin hobean ekingo dio ostegunean Europa Ligari (21:00), PSVren aurka Herbeheretan jokatu behar duen neurketari, alegia.

Rayo, Levante eta Cadiz taldeen aurka lortutako garaipenek Imanol Alguacilen momentu ona berresten dute; antzeko lorpen bat 2019an gertatu zen, Valentzia (0-0), Girona (0-0) eta Leganesen (3-0) kontrako partidetan atea hutsean amaitu baitzen.

Europa Ligan ere iaz bi partida golik jaso gabe egon zen Reala, biak AZ Alkmaar aurkari zela. Etxean hutsean amaitu zen neurketa eta Herbeherean jokatutakoa 0-1 txuri-urdinen alde.

Defentsan egindako lan onari Mikel Oyarzabalen momentua bikaina gehitu behar zaio, lau gol egin ditu dagoeneko aurrelaria Ligan.

Lesioa

Realak bere web orrian iragarri du Ander Barrenetxeak 2021/09/11tik gerrialdeko mina duela. "Egindako irudi-probetan hezur-edemaren foku txiki bat ikusten da L5 ornoaren ezkerreko idulkian. Fisioterapia bidez tratatzen ari da. Ohiko jardueretara itzultzea koadro klinikoaren bilakaeraren araberakoa izango da".

Ander Barrenetxea

Ander Barrenetxea