Itxi

Reala

Entrenamendua, Zubietan

Mikel Oyarzabalek lesio muskularra du eta ezin izango ditu hurrengo partidak jokatu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Osasun azterketen arabera, aurrelariak lesioa du eskuineko bizeps femoralean. klubak ez du argitu berriro jokatzeko moduan egoteko zenbat denbora beharko duen, baina horrelako lesioek zenbait aste behar izaten dituzte sendatzeko.

  • Mikel Oyarzabal

    Mikel Oyarzabal. Argazkia: Efe.

Mikel Oyarzabal Realko aurrelariak ezin izango ditu datozen partidak jokatu, ostiral goizeko entrenamenduan min hartu ostean, Imanol Alguacil entrenatzaileak aditzera emandakoaren arabera.

"Jokaldi normal batean izan da, erdiraketa-erremate batean, eta gertatu izan ez balitz, beharbada datozen bi hilabeteetan ez luke lesiorik izango. Bikiak kargatuta zituen, baina iskioetan ez zuen inolako arazorik ", azaldu du Imanol Alguacilek.

Arratsaldean egindako osasun azterketen arabera, aurrelariak lesioa du eskuineko bizeps femoralean, entrenatzaileak aurreratutakoa konfirmatuz.

Realak osasun parte laburra publikatu du lesio muskularra baieztatzeko, baina ez du hausturaren larritasuna zehaztu.

Oyarzabalek fisioterapia tratamendua hasi du eta klubak ez du argitu berriro jokatzeko moduan egoteko zenbat denbora beharko duen, baina horrelako lesioek zenbait aste behar izaten dituzte sendatzeko.