Itxi

2021/10/16

23:48

Reala

Santander Liga

Reala, lider, Lobetek 89. minutuan sartutako golari esker (1-0)

EITB MEDIA

Realak bigarren zati osoa hamar jokalariekin jokatu du Aihen kanporatu baitute. Talde txuri-urdinak Kopako garaikurra eskaini die zaleei.

0
Real Sociedad vs Mallorca: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pandemiako murrizketa guztiak kenduta, jendez gainezka egon da Reale Arenako futbol-zelaia Mallorcaren kontrako neurketan.

Realak iaz irabazi zuen Errege Kopako garaikurra zaleei eskaintzen hasi du gaua; lesionatuta dauden Mikel Oyarzabalek eta Asier Illarramendik eraman dute Kopa berdegunera.

Eta gaua borobiltzeko Mallorcaren kontrako neurketa amaitzear zegoela erdietsi ditu hiru puntuak Realak Santander Ligako liderra izateko.

Erritmo biziarekin ez da hasi gaurkoan Reala eta lehen ordu erdian ez da gol abagunerik egon. Hamabigarrenean, halere, sarrera gogorra egin dio Aihen gazteak Kang In Lee jokalariari eta merezitako txartel horia erakutsi dio epaileak. Kanpoko taldeak gorria eskatu egin du.

Aukerarik onena 32. minutuan heldu da korner jaurtiketa batean. Aritz Elustondoren errematea Reinak berriro kornerrera bidali du lehen gola saihestuz.

Eta lehen zatia amaitzear zegoela Aihenek beste falta bat egin, bigarren txartel horia ikusi eta ondorioz gorria ikusi du.

Imanol Alguacilek Gorosabel eta Zubimendi sartu ditu bigarren zatian eta 4-4-1 sistemarekin Isak utzi du aurrelari moduan kontraerasora jokatzeko. Mallorcak baloia izan du eta gol egiteko aukeraren bat ere, eta talde txuri-urdinak bere aukeraren zain.

Eta abagune hori 89. minutuan heldu da Lobeteren jokaldi bikainean.

HAMAIKAKOAK

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Elostundo, Aihen, LeNormand, Navarro (46' Gorosabel), Guevara (46' Zubimendi), Merino, Januzaj (65' Lobete), Portu (92' Zubeldia) eta Isak (65' Alexander Sorloth).

Mallorca: Reina, Maffeo, Russo, Valjent, Olivan, Battaglia (60' Sevilla), Ruiz de Galareta (75' Baba), Kang In Lee (85' Emboula), Dani Rodriguez, Amath (60' Fer Niño) eta Angel (75' Prats).  

GOLA

1-0, Lobete (89')

Ander Guevara

Ander Guevara

Alexander Isak

Alexander Isak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;