Reala
Zale txuri-urdinekin
Realak Prosegurren portaera gaitzetsi du ohar baten bidez
Erredakzioa
Donostiako klubaren arabera, "Prosegur enpresako agenteek zale txuri-urdinak eraso dituzte arrazoi barik".
Realaren oharra:
Realak partida amaitzerakoan egon diren gertakariak gaitzetsi egiten ditu, non Prosegur enpresako agenteek zale txuri urdinak eraso dituzte arrazoi barik, justu Realeko jokalariak zaleei bere laguntza eskertzen eta kamisetak oparitzen ari zirenean. Realak Prosegurren aurka neurriak hartzea aztertuko du. Klub txuri urdinak, behin gertakari tamalgarri hauek gertatu direnean, Athletic Club-ek izandako portaera eta eskainitako laguntza eskertu nahi du.