Reala
Azaroaren 25ean
925 sarrera, Monako-Reala partida ikusteko
EITB Media
25 euroko salneurria izango dute eta asteazkenetik aurrera izango dira salgai zale txuri-urdinentzat.
-
Reala-Monako partidaren irudia. Argazkia: EFE
Realak azaroaren 25ean Monakon jokatuko du.
Klub txuri urdinak 925 sarrera izango ditu bere bazkideentzat Luis II Estadioan jokatuko den Europa Ligako partidari begira. Sarrerak horrela banatuko dira:
- 815 sarrera eskainiko zaizkie bazkideei webgunearen eta App-aren bitartez.
- 110 sarrera eskainiko zaizkie bazkideei, bidai-pakete batean.
Sarrerek 25 euroko prezio bakarra izango dute eta bazkideek sarrera erreserbatu ahal izango dute beraientzat eta bazkidea den edo ez den beste lagun batentzat, bai klubaren bidez bai Halcon Bidaien bidez.