Itxi

Reala

Reala- Zaragoza (3-0)

Arratsalde atsegina Anoetan

Erredakzioa

Zaragoza ahula aurretik eraman du Realak lehen zatian. Bigarren zatian gol aukera gehiago izan dituzte txuri-urdinek, baina ez dute ate aurrean asmatu.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Reala: Bravo; Estrada, Iñigo Martinez, Mikel Gonzalez, De la Bella; Illarramendi (Bergara 75. minutua), Aranburu, Xabi Prieto (Griezmann, 71. minutua), Zurutuza, Vela, Agirretxe (Llorente, 77. minutua).

Zaragoza: Roberto; Obradovic, Da Silva, Lanzaro, Pablo Álvarez; Micael, Apoño, Luis García (Juan Carlos, 62. minutua), Oriol (Ortiz, 72. minutua), Abraham (Lafita, 52. minutua); Aranda.

Golak: 1-0, 18. minutua: Agirretxe. 2-0, 21. minutua: Vela. 3-0, 40. minutua: Agirretxe.

Realak erraz irabazi dio (3-0) Zaragozari Anoetan. Zaragozak baino askoz hobeto jokatu dute txuri-urdinek. Sailkapeneko azkeneko postuan zergatik dagoen demostratu du Aragoiko taldeak. Montanierren mutilek lehen zatian erabakita utzi dute neurketa eta gol aukera gehiago izan dituzte bigarrenean, baina ez dute atearen aurrean asmatu.

Aragoiko taldeak emandako erraztasunak aprobetxatuta Zaragoza aurretik eraman du Realak lehen zatian. Velak, Xabi Prietok eta Agirretxek arrisku handia sortu dute Zaragozaren arean.

Velari faltak eginez txuri-urdinen jokoa geldiarazten saiatu dira Zaragozako atzelariak, baina mexikarra ez da kokildu eta saiatzen jarraitu du. Agirretxek egin du aurreneko gola, Velak bigarrena eta Agirretxe berak berriz baloia sareetan kokatu du hirugarrenean.

Montanierren jokalarien bakarrizketa izan da aurreneko zatia eta Zaragozak ez du apenas arriskurik sortu Bravoren atean. Manolo Jimenezen taldeak ez du eraginkortasunik izan eta sailkapeneko azken postuan zergatik den argi utzi du.

Bigarren zatian ez da lehiarik izan. Zaragoza aldea murrizten saiatu da, baina ez du gehiegi bultzatu, eta donostiarrek indarrak gorde dituzte.

Realak jokaldi borobilak lotu nahi zituen eta horregatik ez du markagailua mugitu. Gainera, Joseba Llorentek bi gol aukera garbi huts egin ditu eta kamuts jarraitzen du atearen aurrean. Llorentek norgehiagokako azken minutuak jokatu ditu.