Itxi

Reala

Europa Liga

Realak Monako mendean hartu eta multzoko lidergoa eskuratu nahi du

EITB Media

Talde txuri-urdinak Europa Ligako B multzoko liderrari egingo dio bisita ostegun honetan Europa Ligako 5. jardunaldiko partidan.

  • Mikel Oyarzabal

    Mikel Oyarzabal, lehen itzuliko Monakoren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Realak Monako izango du aurkari ostegun honetan, 21:00etan, Luis II.a estadioan jokatuko duen Europa Ligako multzoen faseko bosgarren jardunaldiko partidan. B multzoko lidergoa izango dute jokoan.

Monako B multzoko liderra da 8 punturekin, eta Reala da bigarren 6 punturekin. Talde txuri-urdinak aurrera egiteko urratsa eman nahi du garaipena lortuta. Hala ere, berdinketak edo porrotak zaildu egingo luke talde donostiarraren sailkapena.

Mikel Oyarzabalek hasieratik jokatuko du eta Imanol Alguacil entrenatzaileak aldaketak egingo ditu hamaikakoan igandeko Valentziaren aurkako Ligako partidarekin alderatuta. Martin Zubimendi , Aihen Muñoz eta Zaldua ere hasierako hamaikakoan egongo dira.

Monakoko Krepin Diattak ezingo du jokatu, min hartuta baitago, baina Nico Kovac entrenatzaileak prest izango ditu Benoit Badiashile eta Alexandre Golovine jokalariak.

Ustezko hamaikakoak:

Monako: Nübel; Sidibé, Maripan, Badiashile, Caio Henrique; Fofana edo Lucas, Tchouaméni; Golovine, Voland, Diop; Ben Yedder edo Boadu.

Reala: Remiro; Zaldua, Aritz, Le Normand, Muñoz; Zubimendi, Silva, Merino; Isak, Oyarzabal eta Januzaj.

Epailea: Ivan Kruzliak (Eslovakia)

Estadioa: Luis II.a (Monako).

Ordua: 21:00etan.