Itxi

Reala

Utzita, PSGtik

Rafinha, Realetik gertu

EITB Media

Rafinha Alcantara da talde txuri-urdinak zelai erdia indartzeko aukeratu duen jokalaria. PSG taldearekin negoziatzen ari da Donostiako kluba, brasildarra Realera utzita iristeko denboraldi amaierara arte.

  • Rafinha

    Rafinha Alcantara, Celtan jokatzen zuenean. Argazkia: EFE

Rafinha Alcantara Realeko jokalaria izatetik gertu da. Talde txuri-urdinak zelai erdia indartzea du helburu neguko fitxaketen merkatuan, eta PSG taldeko jokalaria ekarri nahi du.

Paris Saint-Germainen eta Realaren arteko negoziazioak bide onetik doaz, eta gauzak okertu ezean erdilari brasildarrak Donostiako taldean jokatuko du utzita, denboraldi amaierara arte.

Rafinha ez da jokatzen ari PSGn, eta taldetik irten nahi du. Santander Ligara itzultzea du jomuga, eta begi onez ikusten du Realean jokatzea, beste talde batzuen eskaintzak ere badituen arren.