Itxi

Reala

Ofizial egin du fitxaketa

Rafinhak utzita jokatuko du Realean

EITB Media

Osasun azterketa pasatu eta gero asteartean ekingo dio taldekide berriekin entrenatzeari Zubietan. Utzita jokatuko du Donostian, eta Realak ez du aukerarik izango denboraldi amaieran jokalari brasildarra erosteko.

  • Rafinhak utzita jokatuko du Realean. Argazkia: @RealSociedad

    Rafinhak utzita jokatuko du Realean. Argazkia: @RealSociedad

Paris Saint Germaineko Rafael Alcantara "Rafinha" jokalariak ekainera arte utzita jokatuko du Realean, klub txuri-urdinak bart iragarri zuenez. Realak, baina, ez du jokalari brasildarra erosteko aukerarik izango denboraldi amaieran.

Astelehenean pasatu zuen osasun azterketa Donostiako Poliklinikan, Erik Bretos eta Roberto Olaberen laguntzarekin, eta gaur ekingo dio taldekide berriekin entrenatzeari Zubietan.

"Ilusioz beteta eta oso pozik nago klub honetara iristeagatik. Proiektu honek eta irabazteko gogoak erakarri egiten naute. Gogotsu nago ikasteko eta nolako futbol-jokalaria naizen erakusteko. Hazten jarraitu beharra dago. Balao-jabetzan oinarritutako jokatzeko era erakargarria da. Nahiko ondo ezagutzen du entrenatzailea, eta haren agindupean jartzeko irrikan nago", azaldu du Rafinhak Realaren telebistari egindako adierazpenetan.

Esperientzia LaLigan

Beraz, Bartzelonako jokalari ohia Santander Ligara bueltatuko da, Parisko taldean urtebete bakarrik egon eta gero. Mauricio Pochettino Pariseko taldearen entrenatzaileak ez du konfiantza handirik jokalarian eta talde txuri-urdinaren eskaintza heldu zenean ez zuen birritan pentsatu.

"Oso jokalari heldua da, Reala oso ondo ezagutzen du eta ilusio handia duena gurekin jokatzeko eta gure helburuak lortzen laguntzeko", adierazi du Jokin Aperribay Realaren presidenteak Diario Vasco egunkarian.

Egun, Reala seigarren da Santander Ligako sailkapenean; azken bost jardunaldietan lau partida galdu eta berdinketa bat erdietsi dute txuri-urdinek. Emaitza txarren bolada hori Merino, David Silva eta Oyarzabal jokalari garrantzitsuen bajekin batera etorri da, beraz, Rafinharen fitxaketa zelai erdia indartzeko helduko da.

KIROL-IBILBIDEA

Bartzelona B (2011-13)

Bartzelona (2013-20)

Vigoko Celta (2013-14)

Inter Milan (2018)

Vigoko Celta (2019-20)

Paris Saint Germain (2020-21)

Real Sociedad (2021...)