Itxi

Reala

Koronabirusa

Realeko eta Sanseko 17 jokalarik positibo eman dute covid-19aren proban

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Probak Gabonetako oporraldian egin zizkieten. Klubak jakinarazi du kutsatutako jokalari guztiak beren etxeetan daudela isolatuta.

  • Realeko jokalariak PSVri sartutako gol bat ospatzen. Artxiboko argazkia: EFE

    Realeko jokalariak PSVri sartutako gol bat ospatzen. Artxiboko argazkia: EFE

Realeko hamar jokalarik positibo eman dute covid-19an eta Sansen beste zazpi kasu antzeman dituzte. Klub txuri-urdinak zehaztu duenez, probak Gabonetako oporraldian egin zizkieten, entrenamenduetara itzuli aurretik.  

"Positibo eman zuten unetik, futbolariak isolatuta daude beren etxeetan, osasun-protokoloak ezartzen duen bezala", erantsi dute arratsalde honetan zabaldutako oharrean.

Gauzak horrela, "kirolarien, langileen eta kanpoko profesionalen osasuna zaintze aldera", urtarrilaren 29tik aurrera taldeko kideen agerraldi guztiak -prentsaurrekoak, elkarrizketak, etab.- modu telematikoan egingo direla jakinarazi dute.