Reala
Larunbatean, 20:00etan
Realak Bernabeu bisitatuko du epaileen lanarekin kezkaturik
Erredakzioa
Santiago Bernabeun hirugarren porrota jarraian jasotzea saihestu nahi du talde txuri-urdinak. Era berean, punturen bat atera eta Ligari emozio handiagoa eman nahi diote donostiarrek.
Santiago Bernabeun hirugarren porrota jarraian jasotzea saihestu nahi du talde txuri-urdinak. Era berean, punturen bat atera eta Ligari emozio handiagoa eman nahi diote donostiarrek. Historian hiru garaipen baino ez ditu lortu Realak Bernabeun, baina Philippe Montanierrek ezustekoa emateko aukerak dituztela uste du.
Hasierako hamaikakoa inork ez daki, izan ere, Frantziako entrenatzaileak beti aldaketak egiten ditu partida batetik bestera. Hala ere, Asier Illarramendi hamaikakora itzuli daiteke, Levanteren kontra atseden hartu eta gero. Gainera, Gorka Elustondo zigortuta dago.
Antoine Griezmann frantziarrak partida bateko zigorra bete du eta hamaikakora itzultzeko aukerak ditu. Jarraitzaile txuri-urdinek aurrelariaren bertsioarik onena nahi dute Ligako azken txanparako. Estrada atzelariaren bajak hainbat aukera zabaldu ditu.
Bestalde, Madrigaleko eromenak hainbat baja eragin ditu Real Madrilen lerroetan. Horrela, Sergio Ramosek eta Mesut Ozilek zigorra bete beharko dute txartel gorria ikusi ondoren. Lass Diarrari bosgarren txartel horia atera zion epaileak. Gainera, Pepe zigortuko dute, Paradas Romero epailea iraintzeagatik.
Ustezko hamaikakoak:
Real Madril: Casillas; Arbeloa, Raul Albiol, Varane, Marcelo; Khedira, Xabi Alonso, Granero; Kaka, Cristiano Ronaldo eta Higuain.
Reala: Bravo; Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, Demidov, De la Bella; Illarramendi, Aranburu, Zurutuza, Prieto, Vela; eta Agirretxe.
Epailea: Turienzo Alvarez (Gaztela eta Leongo Batzordea).
Estadioa: Santiago Bernabeu.
Ordua: 20:00etan.