Itxi

Reala

4-0 Anoetan

Realak garaipen bikaina lortu du Rayoren aurka

Erredakzioa

Agirretxek eta Zurutuzak lortu dituzte aurreneko bi golak lehenengo zatian, eta Griezmannek eta Velak emaitza borobildu egin dute bigarren zatian.

  • Reala-Rayo (4-0). Argazkia: EFE

    Reala-Rayo (4-0). Argazkia: EFE

- Fitxa teknikoa:

4 - Reala: Bravo; Estrada, Iñigo Martinez (Ansotegi, 67. minutuan), Demidov, De la Bella; Elustondo, Illarra (Pardo, 79. minutuan), Zurutuza, Vela, Griezman; Agirretxe (Llorente, 76. minutuan).

0 - Rayo: Joel; Diamanka, Tito, Casado, Arribas; Movilla (Trashorras, 60. minutuan); Armenteros, Michu (Tamudo, 65. minutuan), Javi Fuego; Lass ( Piti, 54. minutuan), Diego Costa.

Golak: 1-0, 6. minutuan: Agirretxe. 2-0, 30. minutuan: Zurutuza. 3-0, 50. minutuan: Griezmann. 4-0, 52. minutuan: Vela.

Anoetan ezustekoa eman nahi izan dute Sandovalen mutilek, baina Diego Costak abagune ederra huts egin du Claudio Bravoren aurrean. Bi minutu geroago Imanol Agirretxek 1-0ekoa eskuratu du (5-minutuan). Realak jokaldi bikaina sortu du eskuineko hegalean eta Usurbilgo aurrelariaki ederki gainditu du Joel atezaina.

Madrilgo taldeak kontraerasoak bilatu ditu, baina ez dite aukerak argiak izan. Agirretxek bigarren gola lortzeko abagune ona izan du 22. minutuan eta Joel atezainak gelditu erabakigarria egin dio aurrelari gipuzkoarrari. Txuri-urdinek arazoak izan dituzte defentsan Rayaren erasoa gelditzeko, baina 30. minutuan Zurutuzak 2-0ekoa ezarri du Anoetako markagailuan. Erdilariak Joel atezaina ondo gainditu du eta Montanierren mutilek arazorik gabe agindu dute atsedenaldira arte.

Bigarren zatiko aurreneko minutuetan Realak erabakita utzi du norgehiagoka Griezmannen eta Carlos Velaren golei esker. Frantziako jokalariak 50. minutuan lortu du 3-0ekoa eta aurrelari mexikarrak 52. minutuan, jaurtiketa gogor bati esker, eskuratu du txuri-urdinen laugarren gola.

Intentsiatea galdu du neurketak 4-0ekoarekin eta bi taldeek ez dute ia gol aukerarik sortu. Rayok baloiaren jabetza izan du, baina Montanierren mutilek gogor eutsi dute defentsan. Albiste txarra Iñigo Martinezen lesioa izan da. Defentsa txuri-urdinak belaunean min hartu du eta berdegunea lesionatuta utzi behar izan du. Azkenean, Realak garaipen sendoa eskuratu du Anoetan 4-0eko emaitzarekin.