Itxi

Reala

Anoetaren birmoldaketa

Udalaren erabakia 'oso garrantzitsua' dela goraipatu du Aperribayk

Erredakzioa

Donostiako Udalaren babesa eskertu du Realeko presidenteak. Bimoldaketarekin Anoetak 40.000 ikuslerentzako lekua izango duela erantsi du.

  • Jokin Aperribay Realeko presidentea. Argazkia: EITB

    Jokin Aperribay Realeko presidentea. Argazkia: EITB

Talde txuri-urdinarentzako Donostiako Udalaren erabakia "oso garrantzitsua" dela adierazi du gaur Jokin Aperribay Realeko presidenteak. Anoeta estadioa birmoldatzeko txostena Udaleko talde politiko guztiek babestu dutela goraipatu du Aperribayk prentsaurrekoan. Egitasmoak 55 milioi euroko aurrekontua izango du eta bimoldaketarekin Anoetak 40.000 ikuslerentzako lekua izango du.

Udalaren, alkatearen eta talde politiko guztien babesa eskertu du Aperribayk. "Birmoldaketa egiteko lau talde politikoen adostasuna dago. Udalak aurrera egiteko erabakia hartu du. Une gogoangarria da, birmoldaketari baietz esaten zaion aurreneko aldia delako eta akordio zabala lortu delako", azaldu du prentsaurrekoan.

"Egitasmoaren gainean lan egiten ari gara, baina Reala erakundeek diotenaren zain dago. Orain finantzaketa adostu beharra dago", gaineratu du. Gainera, Kutxa Bank, Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin bildu dela onartu du presidente txuri-urdinak.

Bestalde, Ruben Pardo harrobiko harribitxiari eusteko "borroka" egingo dutela aurreratu du Realeko presidenteak, nahiz eta Real Madrilek jokalaria fitxatzeko ahaleginak egin. Pardok Realean ibilbide luzea izatea nahi du Aperribayk.