Reala
2-2 Espanyolen aurka
Realak bi goleko abantaila izan eta berdinketa besterik ez du eskuratu
Erredakzioa
0-2 irabazten hasi dira txuri-urdinak Velak sartutako golei esker, baina Demidovek bere atean eta Weissek sartutako golei esker Espanyolek puntu bat eskuartzea lortu du.
-
Carlos Vela (Reala) eta Baena (Espanyol) baloi bategatik lehian. Argazkia: EFE
Realak puntu bat eskuratu du Espanyolen aurka Cornella-El Praten 2-2 berdindu ondoren. Berdinketak, ordea, zapore gazi-gozoa izan du txuri-urdinak 0-2 hasi baitira irabazten.
Partida erritmo biziarekin hasi zen eta bi taldeak erasokor zelairatu ziren. Lehen gola 12. minutuan etorri zen eta Carlos Velak sartu zuen area kanpotik jaurtiketa indartsu baten bitartez (0-1). Talde gipuzkoarraren poza hiru minutu beranduago handitu egin zen, berriro ere Carlos Velak gola sartu baitzuen. Mexikarra bakarrik geratu zen Casilla atezainaren aurrean eta buruz gain baloia sare barrura bidali zuen markagailuan 0-2koa jarrita.
Gipuzkoarren bi goleak artesas gain, Espanyol ez zen behera etorri. Erreakzioaren bila joan ziren perikitoak, baina Realak ez zuen estuasunik pasa lehen zatiaren azken hamar minutuetara arte. Orduan, Espanyolek gol aukera asko eta argiak izan zituen, baina justu atsedenaldira iritsi orduko, perikitoek aldeak murriztu zituzten (1-2). Area kanpoko jaurtiketa batek Ansotegirengan eta Demidovengan jo zuen eta sare barrura joan zen baloia. 1-2ko emaitzarekin iritsi zen partida atsedenaldira.
Bigarren zatia hasi eta bi minutura Espanyolek partida berdintzea lortu zuen (2-2). Weissek jaurtiketa ona atera eta Bravo gainditu zuen. Ordutik aurrera jaun eta jabe izan zen Espanyol eta gol aukera ugari lortu zituen. Bravo atezainak egindako geratu onengatik ez zuten golen bat gehiago sartu Espanyolekoek. Atezain txiletarrak era guztietako geldituak egin zituen aurkariaren golak eragozteko. Realak ere izan zuen partida irabazteko aukeraren bat; argiena, Xabi Prietok izan zuena. Bakarrik geratu zen Casilla atezainarekin, baina bere jaurtiketa langa gainetik kanpora bidali zuen. Horrenbestez, 2-2ko emaitzarekin bukatu zen partida eta puntu bana talde bakoitzarentzat.
Fitxa teknikoa:
2. RCD Espanyol: Kiko Casilla; Víctor Sanchez (Cristian Gómez, min.72), Raul Rodriguez, Hector Moreno, Dídac; Baena (Weiss, min., Romaric; Sergio Garcia, Verdu, Coutinho eta Uche (Javi Lopez, min.56).
2. Reala: Bravo; Estrada, Ansotegi, Demidov (Cadamuro, min.76), De la Bella; Elustondo, Aranburu; Xabi Prieto, Zurutuza (Pardo, min.67), Griezmann eta Carlos Vela (Agirretxe, min.70).
Golak: 0-1, min.12: Carlos Vela; 0-2, min.14: Carlos Vela; 1-2, min.44: Demidov (bere atean); 2-2, min.47: Uche.
Epailea: Muñiz Fernandez.