Reala
Europa Liga
Realak emaitza ona lortu nahi du Leipzigen aurkako joaneko partidan
EITB Media
Talde txuri-urdinak Alemanian jokatuko du ostegun honetan Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko norgehiagoka.
-
Realeko jokalariak, Zubietan egin duten entrenamenduan. Argazkia: EFE
Realak ostegun honetan jokatuko du Leipzigen aurka Alemanian, 21:00etan, Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko partida. Txuri-urdinek emaitza ona lortzea dute helburu.
Martin Zubimendik eta Adnan Januzajek ezingo dute jokatu; Euskal jokalaria zigortuta dago txartelengatik, eta belgikarra min hartuta da. Gainera, lesionatuta dauden Nacho Monreal, Ander Barrenetxea eta Carlos Fernandez ere ez dira prest egongo. Bestalde, Alexander Sorlothek jokatu ahalko du, Leipzigek utzita dagoen arren Realean.
Imanol Alguacilek aterako duen hamaikakoari erreparatuta, aipatu behar da Portuk hasieratik jokatuko duela Januzajen hutsunea betetzeko. Atean Remiro egongo da; Zaldua, Elustondo, Le Normand eta Aihen Muñoz jokalariek osatuko dute defentsa; zelai erdian jokatuko dute Merinok, Silvak eta Zubeldiak; aurrealdean egongo dira Portu, Oyarzabal eta Isak.
Leipzig sasoi onean iristen da lehia honetara. Denboraldiari gaizki ekin zion, eta klubak Jeffrey March entrenatzailea kargutik kentzea erabaki zuen. Domenico Tedescok hartu zuen taldea zuzentzeko ardura, eta Txapeldunen Ligarako txartela ematen duten postuetan da orain Leipzig, Bundesligan. Tedescorekin jokatzeko era aldatu du taldeak, eta horrek mesede egin dio Leipzigi.
Ustezko hamaikakoak:
Leipzig: Gulacsi; Klostermann, Orban, Gvardiol; Henrichs, Laimer, Haidara, Angeliño; Dani Olmo; Andre Silva eta Nkunku.
Reala: Remiro; Zaldua, Elustondo, Le Normand, Muñoz; Zubeldia, Merino, Silva; Oyarzabal, Portu eta Isak.
Epailea: Cuneyt Cakir (Turkia).
Estadioa: Red Bull Arena (Osteguna, 21:00etan).