Itxi

Reala

Reala-Vila-real

Ansotegi: '39 puntu ez dira nahikoa izango'

Erredakzioa

Anoetako hurrengo bi norgehiagoken garrantzia azpimarratu du txuri-urdinak eta argi eta garbi utzi du 'lehentasuna mailari eusteko puntuak lortzea' dela.

  • Ansotegi. Argazkia: EITB

    Ansotegi. Argazkia: EITB

Ion Ansotegik argi eta garbi utzi du prentsaurrekoan Reala ezin dela 42 puntuak lortzearekin konformatu denboraldiko azken hilabete honetan. Talde txuri-urdinak Vila-realen aurka garaipen lortuta salbazioa ziurtatzeko 42 puntuak lortuko lituzke.

"42 puntuak lortuta ezin dugu trankil jarraitu azken 15 puntuak lortzeko asmoa baitugu gaur egun eta igandean Vila-real gainditzen badugu azken 12 puntuak eskuratzeko borrokatu egingo dugu", adierazi du Ansotegik.

Nahiz eta jaitsiera postuak nahiko urrun egon, mailari eusteko "39 puntuak ez direla nahikoa izango", azaldu du bizkaitarrak. Zaleen aurrean irudi ona emateaz gain, "salbazioa ziurtatzeko puntuak" lortzea da lehentasuna.