Itxi

Reala

ZIGORRA

Zalduak ez du Betisen aurkako partida jokatuko

EITB MEDIA

Donostiako jokalariak partida bateko zigorra bete behar du txartel horien pilaketagatik.

  • Joseba Zaldua (Reala) eta Fidel Chaves (Elx)

    Joseba Zaldua (Reala) eta Fidel Chaves (Elx). Argazkia: EFE

Joseba Zaldua ez da Betisen aurkako neurketan izango. Partida datorren ostiralean jokatuko da, Reale Arenan. Hegaleko jokalaria baja izango da, txartel horien pilaketengatik.

Betisen eta Bartzelonaren aurka etxean jokatuko dituen norgehiagokak erabakigarriak izango dira talde txuri-urdinaren Europarako lehian. Alex Isak eta Martin Zubimendi talde andaluziarraren aurkako neurketan izango dira, baina launa txartel dituzte eta beste bat ikusten badute, ez dute Barçaren aurka jokatuko.

Azkenaldian Realak ez ditu emaitza onak lortu Betisen kontra. 2021eko urtarrilaz geroztik, Andaluziako taldeak 13 gol sartu dizkio Gipuzkoakoari. Denboraldi honetan, Ligako lehen itzuliko partidan Betisek 4-0 irabazi zien txuri-urdinei; gainera, Errege Kopatik kanporatu zuen final-laurdenetan (0-4). Iazko urtarrilean, Ligako partida 2-2 berdinduta amaitu zen. Azkenik, Kopako aurreko edizioan Betisek Reala txapelketatik at utzi zuen final-zortzirenetan, 3-1 irabazita.