Itxi

Reala

Hutsean

Aukerak bai, baina golik ez, Realaren eta Betisen arteko berdinketan (0-0)

Agentziak | EITB MEDIA

Donostiarrak nagusi izan dira lehenengo zatian eta bigarrenean andaluziarren erasoa ito dute. Silvak txartel gorria ikusi du partidaren luzapenean.

0
Real Sociedad vs Betis: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Realak eta Betisek puntu bana bildu dute sailkapeneko bosgarren postua jokoan izan duten partidan. Hutsekoaren ostean, andaluziarrek postu horri eutsi diote, donostiarren aurka nabarmen sufritu ostean.

Lehen zatian Reala nagusi izan da, baina Alex Isak aurrelariak gola egiteko aukera argiak alferrik galdu ditu. Betisek, aldiz, hasierako emaitzari eutsi dio, baina gola egiteko aukeraren bat ere izan dute andaluziarrek, argiena, Willian Carvalhok egindako erremate batean.

Alexander Sorloth norvegiarrak postu berrian jokatu du eta maila ona erakutsi du, ez da aurreko neurketetako jokalari motela izan, eta lehenengo jardunaldietakoa ekarri du gogora. Bere hanketan hasi dira Realaren arrisku gehiena osrtu duten jokaldiak. Txuri-urdinek, hala ere, agerian utzi dituzte berriro gola egiteko dituzten arazoak.

Bigarren zatia mantsoago joan da eta bi taldeek gehiago neurtu dituzte euren erasoak. Gol aukera gutxiago izan da, eta azkenean biek ontzat eman dute berdinketa, Realak gehiago merezi izan badu ere. Sei jardunaldi dituzte aurretik bosgarren postu horren lehian jarraitzeko, denboraldia bertan amaitzen duenak Txapeldunen Liga jokatzeko saria izango baitu.

Partidaren liuzapenean, epaileak bigarren txartel horia atera dio David Silvari. Kanariarrak ezin izango du jokatu Realak ostegunean, etxean, Bartzelonaren aurka duen partida.

Fitxa teknikoa

0.- Reala: Remiro; Gorosabel (Elustondo, 86. min), Zubeldia, Le Normand, Rico; Zubimendi, Merino, Rafinha (Januzaj, 65. min), Silva; Isak (Portu, 79. min) eta Sorloth.

0.- Betis: Bravo; Héctor Bellerín, Marc Bartra, Pezzela, Álex Moreno; Guido Rodríguez, Carvalho (Aitor Ruibal, 46. min), Canales, Fekir; Juanmi (Joaquín, 67. min), Borja Iglesias (Willian José, 76. min).

Epailea: Diaz de Mera (Gaztela Mantxako batzordekoa). David Silva kalera bota du, bigarren txartel horia aterata. Rafinha, Sorloth, Willian Carvalho, Guido Rodríguez, Claudio Bravo eta Bartra jokalariek ere txartel horia ikusi dute.