Reala
Anoetan
Realak Aranburu agurtuko du Valentziaren aurkako partidan
Erredakzioa
Ligako azken partida jokatuko dute larunbat honetan Anoetan. Kapitainarentzat omenaldia izango da. Unai Emeryrentzat ere azken partida izango da talde valentziarreko entrenatzaile gisa.
Ziurrenik Philippe Montanierrek hasierako hamaikoan jarriko du Aranburu. Carlos Velarentzat ere azken partida izan daiteke Realarekin eta Elustondo baja izango da partida honetarako. Entrenatzaile frantziarraren inguruan ez dakigu zer nolako giroa egongo den, orain hilabate eta erdi zaleek bere dimisioa eskatu baitzuten. Antzeko zerbait gerta daiteke norgehiagoka honetan ere.
Bestalde, Valentziak ez du ezer jokoan. Jada ziurtatuta daukate hirugarren postua eta Anoetakoa azken partida izango da Unai Emeryrentzat talde valentziarreko entrenatzaile gisa. Hondarribitarrak Spartak Moskva taldea entrenatuko du datorren denboraldian.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Bravo; Estrada, Demidov, Gonzalez, Cadamuro; Illarramendi, Aranburu, Xabi Prieto, Zurutuza, Vela; eta Agirretxe.
Valentzia: Guaita, Bruno, Dealbert, Victor Ruiz edo Ricardo Costa, Alba, Topal edo Maduro, Parejo, Pablo, Piatti edo Feghouli, Aduriz eta Soldado.
Epailea: Perez Montero.
Zelaia: Anoeta.
Ordua: 20.00etan.