Itxi

Reala

HERIOTZA

Real Sociedad - Mallorca partidaren hasieran artatutako zalea hil da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jarraitzaile txuri-urdina partida hasi aurreko minutuetan atera zuten Reale Arenatik, eta horrek neurketaren hasiera atzeratzea eragin zuen.

  • Reale Arenako harmailak

    Reale Arenako harmailak. Argazkia: EFE

Realeko bazkide bat hil da asteazken honetan Mallorcaren aurkako partida hasi baino minutu batzuk lehenago Reale Arenatik atera eta gero, euskal taldeak jakinarazi duenez.

Asteazken honetan, Mallorcaren aurkako partida hasi baino lehen Reale Arenatik ospitalera eramandako Realeko zalea hil egin zela jakinarazi zuen Donostiako taldeak atzo iluntzean.

Norgehiagoka 13 minutuko atzerapenarekin hasi zen, estadioko larrialdi zerbitzuek harmailetan ondoezik zegoen pertsona bat artatu baitzuten. Pertsona hori erietxera eraman zuten, baina, zoritxarrez, azkenerako, hil egin zen.

Realak, sare sozialetan zabaldutako mezu batean, bazkide "txuri-urdin" horren heriotza deitoratu zuen, eta Mallorcaren aurka lortutako garaipena (1-0) hari eskaini zion.

"Bihotzez sentitzen dugu gaurko partida hasi aurretik ebakuatu duten bazkide txuri-urdinaren heriotza. Garaipena zuretzat da. Goian bego", idatzi zuen Realak bere Twitter kontuan.