Itxi

Reala

MUNDUKO TXAPELKETARA ARTE

David Silvak lesioa du eskuin muskulu femoralean

AGENCIAS | EITB MEDIA

Litekeena da kanariarra munduko txapelketa amaitu arte ez lehiatzea. Ondorioz, ligako bi partida (Betis eta Sevilla) eta Europa Ligako beste bi (Omonia eta Manchester) galduko lituzke.

  • Silva Valladoliden aurkako partidan

    Silva Valladoliden aurkako partidan. Argazkia: EFE

David Silva Realeko erdilariak lesioa du eskuin muskulu femoralean eta baja izango da hurrengo partidetarako, Realak jakitera eman duenez.

Iragan larunbatean Jose Zorrillan Valladoliden aurka jokatutako partidan izan zuen lesioa jokalari kanariarrak eta atsedenaldian Robert Navarrok ordezkatu zuen.

Talde txuri urdinak jakinarazi duenez, jokalari kanariarra fisioterapia bidez tratatzen hasi da eta zelaietara itzultzea koadro klinikoaren bilakaeraren araberakoa izango da.

Horrela, David Silvak Omonia Nikosiaren aurkako Europa Ligako partida galduko du, baita igandean Real Betisen aurka jokatuko dena ere, eta litekeena da Munduko Txapelketa amaitu arte zelaietara ez itzultzea. Beraz, Manchester Uniteden aurka Reale Arenan jokatuko den Europako txapelketako norgehiagoka, eta Sevillaren aurka, Sanchez Pizjuanen jokatuko den Ligakoa ere galduko lituzke.