Itxi

Reala

Kontratu berritzea

Realak Diego Ricoren kontratua luzatu du, 2025era arte

EITB MEDIA

Atzelari burgostarrari denboraldi honetako amaieran bukatzen zitzaion talde txuri-urdinarekin zuen kontratua; beraz, Ricok eta Realak bi urtez luzatu dute kontratu hori.

  • Diego Ricok 2025era arte berritu du Realarekin. Argazkia: Real Sociedad.

    Diego Ricok 2025era arte berritu du Realarekin. Argazkia: Real Sociedad.

Realak eta Diego Ricok atzelariak zuen kontratua berritu dute, 2025eko ekainaren 30era arte, astelehenean Donostiako klubak jakitera eman duenez. Futbolari burgostarrari denboraldi honetako amaieran bukatzen zitzaion talde txuri-urdinarekin zuen kontratua, eta, beraz, adostu dute bi urtez luzatzea kontratu hori.

Rico 2021eko udaran iritsi zen Donostiara, Bournemouth Ingalaterrako taldetik, Realak milioi bat euro ordainduta. Lehen denboraldian, 2021-22an, lesioak jasan zituen, eta, gainera, Aihen Muñozek egindako lan ona ere oztopo izan zuen; ondorioz, 24 partida jokatu zituen, eta 21 aldiz irten zen hasierako hamaikakoan. Aurten, ordea, titular dabil, Aihen Muñozekin lehian, atzealdean, ezker hegalean.

2022-23 denboraldian, 25 neurketatan zelairatu du Imanol entrenatzaileak, 22 aldiz hasieratik, eta Realak, hala, erabaki du eskaintza egin eta kontratua berritzea.

Ricok 29 urte ditu, eta, beraz, gutxienez beste bi urtez arituko da Donostiako taldean. Igandean, Realak beste jokalari baten berritzea iragarri zuen, Aritz Elustondorena hain zuzen, 2026ra arte.