Itxi

Reala

Europa Liga

Realak galdu egin du Erroman eta emaitza irauli beharko du Reale Arenan (2-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

El Shaarawyren eta Kumbullaren bi golek txuri-urdinen porrota eragin dute, eta buelta eman beharko diote emaitzari datorren ostegunean, Donostian.

  • Romako jokalariak gola ospatzen

    Romako jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EFE

Realak galdu egin du ostegun honetan Erromaren aurka (2-0) jokatu duen Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partida. Etxekoek gainditu egin dute donostiarren jokoa, El Shaarawyren eta Kumbullaren golen ondorioz porrota jasanez.

Partida zalantza eta akats askorekin hasi da, baina, justu Reala partidan sartzen eta aukerak sortzen hasi denean, Erromak lehen kolpea jo du lehen golarekin.

Dybalak hegal batean jaso du Ricok galdu duen baloia. Argentinarrak Abrahami laga dio orduan, eta, defentsari ihes eginez, El Shaarawy ikusi du bigarren zutoinean honek nahi bezala errematatzeko erdiraketa (1-0).

Golak oso minduta utzi du euskal taldea, eta minutura bigarren gola sartzeko zorian egon dira aurkariak. Remirok baloi-irteeran izan duen zehaztasun ezak urduri jarri ditu bisitarien zaleak. Partida lehiatua izan da, baina Erromak kontrolpean zeukanaren sentsazioarekin.

Remiroren beste akats batek berriro izoztu du Reala. Abrahamek presioa egin eta aldaratzea zaildu zaio atezainari, eta Dybalaren burura joan da zuzenean, baina ezin izan du burukada atera zuzendu.

Indartsu irten da Reala bigarren zatian, lehen golaren hondamena lehenbailehen berreskuratzeko prest. Arazoak sortu ditu Erromaren defentsan, nahiz eta Ricok urrutitik egindako jaurtiketa bat izan den aukerarik onena partida berdintzeko.

Belottik eskuadraren kontra jo du baloia, erromatarren indarraren beste erakustaldi batean.

Realak hobera egin du Oyarzabal, Brais Mendez eta Cho zelairatu direnean. Merinok aukera argia izan du area txikian, baina ez da nahikoa izan.

Hiru minuturen faltan Erromak partida itxi du. Dybalak izkinatik baloi bat jarri du Kumbulla bigarren zutoinera sar zedin, bigarrena sartuz (2-0).

Fitxa teknikoa

2 - Erroma: Rui Patricio; Llorente (Kumbulla, 46. min), Smalling, Mancini; El Shaarawy (Spinazzola, 61. min), Matic, Cristante, Karsdop; Pellegrini (Wijnaldum, 61. min), Dybala (Bove, 88. min); Abraham (Belotti, 61. min).

0 - Reala: Remiro; Gorosabel (Sola, 83. min), Zubeldia, Le Normad, Rico; Illarramendi (Brais, 75. min), Merino, Zubimendi, Silva (Turrientes, 83. min); Sorloth (Sorloth, 67. min) eta Kubo (Cho, 75. min).

Golak: 1-0, 13. min: El Shaarawy, 2-0, 87. min: Kumbulla.

Epailea: S. Scharer. Txartel horia atera die Matic, Zubeldia eta Oyarzábal jokalariei.