Reala
Datozen 4 denboraldiak
Carlos Velak Realean jarraituko du
Erredakzioa
Reala eta Arsenal Mexikoko jokalariaren fitxaketa gauzatzeko aurreakordio batera heldu dira. Donostiako taldeak Carlos Vela ofizialki ostegunean aurkeztu du.
Realaren komunikatu ofiziala:
Realak Arsenalekin eta Carlos Velarekin jokalariak datozen lau denboraldiak talde txuri urdinean joka ditzan hasierako akordioa lortu du. Mexikarra 2011-12 denboraldian utzita jokatu ostean Realera itzuliko da. Velak 35 partida jokatu ditu, eta 12 gol eskuratu ditu.
Carlos Vela Donostiara gaur bertan iristea espero da, eta behin Londreseko taldearekin tramite guztiak itxi eta gero, datozen orduetan Philippe Montanierren aginduetara lan egiten hasiko da. Aurkezpen ofiziala ostegunean izango da, baina ordua eta lekua zehazteke daude.