Reala
Vareseren eta Sienaren aurka
Realak bi partida jokatuko ditu Italiako egonaldia amaitzeko
Erredakzioa
Ostiralean, Vareseren (Italiako Bigarren Maila) aurka jokatuko du talde txuri-urdinak. Larunbatean, aldiz, Sienaren (A Seria) aurka arituko dira, eta partida zuzenean eskainiko du eitb.com-ek.
-
Varese izango du aurkari Realak ostiral honetan, eta larunbatean Siena. Argazkia: EFE
Realak asteburu honetan emango dio amaiera Italian egin duen kontzentrazioari. Ostiralean eta larunbatean, bi partida jokatuko ditu talde txuri-urdinak. Ostiral honetan, Varese Bigarren Mailako taldearen aurka jokatuko du Realak, eta Sienaren (A Seriea) aurka larunbatean.
Sienaren kontrako norgehiagoka zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek (20:45ean).
Sienak zazpi urte daramatza jarraian Italiako Lehen Mailan, A Seriean. Sailkapenaren erdialde-behealdean gelditzen da talde italiarra Ligan. Karga fisiko handia daramate Realeko jokalariek denboraldiaurre honetan, eta, bi partida hauek bukatuta, lasaiago arituko dira datorren abuztuaren 18an BBVA Ligako estreinako partida jokatu arte. Chori Castro baja izango da Italian jokatuko dituzten bi partidetarako.