Itxi

Reala

FITXAKETA

Klara Cahynova, errefortzu berria Realarentzat

EITB Media

Cahynova eskarmentu handiko erdilaria da, eta Sevillatik dator.

  • Klara Cahynova

    Klara Cahynova. Argazkia: Reala

Reala eta Klara Cahynova ados jarri dira jokalaria talde txuri-urdinean aritzeko 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte.

Cahynova eskarmentu handiko erdilaria da, eta Sevillatik dator. Slovacko taldean hasi zuen bere ibilbidea, eta SK Slavia Pragan aritu zen ondoren. Bertan lau Liga eta bi Kopa irabazi zituen, eta Txapeldunen Ligako final-laurdenetara iritsi zen.

Gainera, Txekiako selekzioarekin jokatu du, eta 2023an bere herrialdeko jokalari onena izendatu zuten.

Jokalaria "oso pozik eta hasteko prest" agertu da.