Reala
Eskas etxetik kanpo
Bost hilabete luze, Anoetatik urrun punturik lortu gabe
Erredakzioa
Etxetik kanpo jokatzen dituzten partidetan maila hobea eman behar dutetxuri-urdinek. Denboraldi honetako hiru irteeretan porrot egin dute, eta 2012 osoan sei puntu bakarrik lortu dituzte Anoetatik at.
-
Argazkia: EFE
Valentzian Realak jasotako porrotarekin (1-2) desengainu handia hartu dute Donostian, eta Philippe Montanier entrenatzaileak kritika gogorrak jaso ditu. Realak arazo larriak ditu Anoetatik urrun; izan ere, apiriletik ez du punturik erdietsi etxetik kanpo.
Etxetik kanpo jokatzen dituzten partidetan maila hobea eman behar dute txuri-urdinek. Denboraldi honetako hiru irteeretan porrot egin dute eta 2012an sei puntu bakarrik lortu dituzte Anoetatik at.
Prentsak gogor kritikatu du taldea, bigarren urtez jarraian Realak irabazten ari zen partida galdu baitzuen Levanteren kontra. Zazpi norgehiagokatan sei porrot jaso dituzte donostiarrek Ciutat de Valencia futbol-zelaian.
Iñigo Martinez
Iñigo Martinez sutsuak penaltia egin zuen atzo, eta erabakigarria izan zen neurketan. Kalitate handiko atzelaria da, baina zenbait jokalditan neurtzea falta zaio.
Londreseko Olinpiar Jokoetan ere egotzi zuen epaileak Martinez, Japoniaren aurkako partidan. 2011n, bere debutaren urtean, bi txartel gorri ikusi zituen atzelariak; taldeak zazpi guztira, denboraldi osoan.