Itxi

Reala

Berritzea

Pablo Marinek kontratua berritu du Realarekin 2028ra arte

EITB Media

20 urteko errioxarrak 2028ko ekainaren 30era arte sinatu du talde txuri-urdinarekin. Marinek, Sanseko dortsala izan arren, 23 partida jokatu ditu jada lehen taldearekin.

  • Pablo Marin eta Jokin Aperribay presidentea Argazkia: Reala

    Pablo Marin eta Jokin Aperribay presidentea Argazkia: Reala

Pablo Marin Realeko erdilariak 2028ko ekainaren 30era arte berritu du Realarekin zuen kontratua.

20 urteko gazte errioxarrak denboraldiko lehen zati honetan jokatutako minutu onei esker lortu du kontratuaren luzapen hori, eta Beñat Turrientesen arrastoari jarraitzen dio.

Marinek, Sanseko dortsala izan arren, 23 partida jokatu ditu jada lehen taldearekin.