Reala
Kontratu-berritzea
Hamari Traorek 2026ra arte luzatu du kontratua Realarekin
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Traorek 2026ko ekainaren 30era arte jarraituko du talde txuri-urdinean. Maliko jokalaria egun lesionatuta dago.
-
Hamari Traore. Artxiboko argazkia: EFE
Hamari Traorek urtebetez luzatu du Realarekin duen kontratua. 2026ko ekainaren 30era arte izango talde txuri-urdinean, Donostiako klubak gaur jakinarazi duenez.
Maliko jokalaria gaur egun lesionatuta dago. Lotailua hautsi zuen, eta sendatzeko lanean ari da.
Traorerekin batera, beste bi gizon ditu Imanol Alguacilek eskuineko hegalean aritzeko: Jon Mikel Aramburu eta Alvaro Odriozola.
Lehendabiziko denboraldian, Traorek 44 neurketa jokatu zituen (egungoan lau soilik jokatu ditu), eta guztira hiru gol-asistentzia eman zituen.