Reala
ERREGINAREN KOPA
Realak Real Madril izango du aurkari Erreginaren Kopako final-laurdenetan
EITB MEDIA
Kanporaketak, partida bakarrera, otsailaren 11, 12 eta 13an jokatuko dira.
-
Realaren eta Real Madrilen aurreko partida bat. Argazkia: EFE
Realak Real Madril izango du aurkari futboleko Erreginaren Kopako final-laurdenetan, ostiral honetan Las Rozasko Futbol Hirian (Madril) egindako zozketaren arabera.
Kanporaketak, partida bakarrera, otsailaren 11, 12 eta 13an jokatuko dira.
Zozketan F Ligako zazpi talde (Bartzelona, Real Madril, Atletico Madril, Levante, Madril CFF, Granada eta Reala) eta Lehen Federazioko bat (Cacereño) izan dira.
Real Madrilen eta Realaren aurtekoa izango da zozketak utzi duen kanporaketa "deigarriena", gaur egun Ligan bigarren eta bosgarren postuan baitaude, hurrenez hurren.
Beste hiru norgehiagokak hauek dira: Madril CFF-Bartzelona, Cacereño-Atletico Madril eta Levante-Granada.