Itxi

Reala

ZUZENEAN, EITB Median

Superkopako Real Madril vs Reala partida, urtarrilaren 23an, eitb.eus-en eta ETB1en

EITB Media

Txuri-urdinek Espainiako Superkopako finalerdia jokatuko dute Real Madrilen kontra, ostegunean, 19:00etan. Partida zuzenean ikusi ahalko duzu ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Reala

    Realeko jokalariak F Ligan Espanyoli sartutako gol bat ospaten. Argazkia: EIB Media

Realak Espainiako Superkopako finalerdia jokatuko du Real Madrilen kontra urtarrilaren 23an, ostegunean, 19:00etan. Partida zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.

Txuri-urdinak Erregina Kopako txapeldunordeak dira; Real Madril, aldiz, bigarren izan zen 2023-2024 denboraldiko F Ligan. Aurten, 2024-2025 sasoian, talde bakoitzak 15na norgehiagoka jokatu ditu F Ligan; Real Madril sailkapeneko bigarren postuan da 37 punturekin, eta Reala laugarren dago, 29 punturekin.

Donostiako taldea ligan Espanyoli 4-1 irabaztetik dator. Real Madrilek galdu egin zuen Eibarren aurka (0-1). Erregina Kopako final-laurdenetan ere, elkarren aurka ariko dira Reala eta Real Madril. Kopako neurketa otsailaren 13an jokatuko da, 21:00etan, Alfredo Di Estefano zelaian.