Reala
Irainak
Realak salatu egin ditu, Ligaren aurrean, Mestallan bere jokalari batzuen aurka botatako irainak
EITB MEDIA
"Futbolean eta kirolean errespetua galdu, iraindu eta gorrotoa bultzatzen duen jendearentzat lekurik ez dago", adierazi du, ohar ofizialean, Donostiako klubak. Valentziak ere salatu ditu "irmoki" Ander Barrenetxeari, Mikel Oyarzabali eta Take Kubori botatako irain horiek.
-
Besteak beste, irudian atzealdean dagoen Ander Barrenetxeari bota zizkioten irainak. Argazkia: EFE.
Realak Ligaren aurrean salatu egin zituen, igande gauean, Valentzia taldeko zale batzuek Mestalla futbol zelaian Ander Barrenetxeari, Mikel Oyarzabali eta Take Kubori botatako irainak; irain horiek Valentzia-Reala partidan zehar bota zizkieten. "Futbolean eta kirolean errespetua galdu, iraindu eta gorrotoa bultzatzen duen jendearentzat lekurik ez dago", adierazi du, ohar ofizialean, Donostiako klubak; Valentziak ere, astelehenean zabaldutako komunikatu ofizial baten bidez, salatu egin ditu, "irmoki", irain horiek.
"Realak gogor gaitzesten ditu Mestallako harmaila batetik hainbat Valentziako hainbat zalek gure futbolariei egindako irain arrazistak eta bestelakoak", nabarmendu du Gipuzkoako klubak oharraren hasieran, eta honela jarraitzen du testuak: "Argi daukagu elementu horiek ez dutela Valentzia entitatearen handitasuna adierazten, futbolean eta kirolean errespetua galdu; iraindu eta gorrotoa bultzatzen duen jendearentzat lekurik ez dago".
Klub txuri-urdinak "horrelako jarrerak salatzen jarraituko du, partida amaitutakoan Ligaren aurrean egin zuen bezala, eta atzo (igandean) gertatutakoa berriro ez errepikatzea" espero du. "Lan egin dezagun denok gizarte hobe baten alde", amaitu du Realak.
Realak gogor gaitzesten ditu Mestallako gune batetik hainbat zale valentziarrek gure futbolariei egindako irain arrazistak eta bestelakoak.
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) January 20, 2025
Argi daukagu elementu horiek ez dutela klubaren handitasuna irudikatzen, futbolean eta kirolean errespetua galdu, iraindu eta gorrotoa… pic.twitter.com/OmpBDbIbxT
Valentziak "gaitzesten eta salatzen" du gertaturikoa
Ildo horretan bertan, Valentziak ere zabaldu du ohar ofiziala, "jendaurrean gaitzespena adierazi eta irainak irmoki salatzea" xede: "Klubak salatu egiten du gorrotoaren edozein adierazpen, eta erakundeen esku jarri da, behar dutenerako. Identifikatuz gero, beharrezko neurriak hartuko ditu: zigor diziplinario gogorra hartuko dugu, eta horrek Mestallatik kanporatzea ekarriko du", nabarmendu du Valentziak.
COMUNICADO OFICIAL | INSULTOS A LOS JUGADORES DE LA @RealSociedad ¿¿
— Valencia CF (@valenciacf) January 20, 2025
Athleticen mezua
Halaber, Athleticek, X sare sozialaren bidez (lehen Twitter zen), babesa agertu dio Realari, Gipuzkoako klubaren komunikatua partekatuz eta gehituz, "hemen", Mestallan jazotakoa hizpide, ez dagoela "kolorerik": "Edozein biolentziaren kontra gaude. Orain eta beti", azpimarratu du Bilboko klubak.
Hemen ez dago kolorerik.
— Athletic Club (@athletic_eus) January 20, 2025
Edozein biolentziaren kontra gaude ¿
Orain eta beti. #AthleticClub ¿ https://t.co/tU7RiLdWdm